Nyelvröl forditàs: Baszk
Ez da ilun, ez da beldurgarri
egun joanen itzala
oin galduek zapaldurik duten
bide xahar bat bezala.
Mila negu, mila udaberri
astindu ditu ekaitzak
banan-banan lurrean etzanaz
bizi aroen emaitzak.
Eta bihar, egunsentirako,
prest egongo da jantzia
ta ur-gainean isilik legoke
mugazainaren ontzia.
Zatoz, maite, ta azken larrosa
moz dezagun elkarrekin,
ez da bihar alferrik izango
udazkeneko San Martin.
Eta hala, poliki-poliki,
azken argia itzaliz,
etxe zahar maitagarri hartan
leiho guziak zabalik,
mugaz harat eramaten duen
bidean zehar ibiliz.